“Gero zeru berri bat eta lur berri bat ikusi nituen, lehen zeruak eta lehen lurrak existitzeari utzi ziotelako, itsasoak bezala.”

Apokalipsia 21:1-2

APOKALIPSI NATURA

Axolagabe utziko ez zaituen ihesjolasa.

XXIII. mendeko bizimodua gaur egun ezagutzen dugunaren oso bestelakoa da. Giza ekintza berekoiak, harroak eta geldiezinak, Lurra erabateko suntsipenaren aurreko egoerara eraman dute. Aldaketa klimatikoak hainbat hondamendi natural eragin ditu, eta horrek arriskuan jarri ditu espeziearen biziraupena eta Planetaren etorkizuna bera.

Egoera horri buelta eman eta gure ingurua errespetatzen duen bizimodu bat berreskuratu ahal izango al duzu?

Planeta salbatzeko gai izango al zara?

Tarifak

2 eta 5 lagun bitartean har dezakete parte, baina 4 laguneko taldeak gomendatzen ditugu. Erreserban adierazitakoa baino lagun gehiago bazatozte, gehitu nahi duzuen pertsona berri bakoitzeko ordaindu ahalko duzue aretoan bertan, taldeko 5 laguneko muga gainditu gabe, noski.

Ohiko galderak

Zein adinetatik jolas daiteke room ihesaldian?

Ez dago gutxieneko adinik jokatu ahal izateko baina txikienei helduenen batekin etortzea gomendatzen diegu.

Beldur izango al dut?

Gure jolasean ez dago ezustekorik. Proba dibertigarriak dira, eta beste parte-hartzaileekin lankidetzan aritu beharko duzu. Klaustrofobia nozitzen baduzu, ez kezkatu, ate nagusia irekita egoten da jokoak irauten duen bitartean, edozein unetan atera zaitezke.

Zer gertatzen da garaiz iristen ez banaiz?

Puntualtasuna oso garrantzitsua da jolasean. Kontuan izan zure atzean beste talde bat egongo dela sartzeko zain. Berandu iristen bazara, erreserba gal dezakezu.

​Mugikorra erabil dezaket jolasean?

Mugikorrak ezin dira erabili jolasa garatu bitartean, ezta beste tresna elektronikorik ere. Behar duzun guztia jokoan aurkituko duzu.